Bilboko Udalak Bilbotar Ospetsu izendapena eman dio Gorabideri

2015/12/16

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

“Bilboko Ospetsu†izendapenak “Gorabide osatzen duzuen guztiak, lehenengotik azkenengora†saritu nahi ditu, Juan Mari Aburto alkateak dioenez

Bilboko Udaleko arabiar areto dotorea ireki zuten abenduaren 22an, 2015eko Bilbotar Ospetsu sariak emateko, haietako bat Gorabiderentzat izan da, adimen desgaitasunen bat duten pertsonen zerbitzura emandako 50 urte baino gehiagoko ibilbideagatik.

Gure elkartea osatzen duten lau kolektiboen ordezkaritza handia joan zen 2015eko Bilbotar Ospetsua saria Gorabideri emateko ekitaldira. Amaierako hitzaldian, Juan Mari Aburto alkateak adierazi zuen “Gorabideko kide zareten guztiok, lehenengotik azkenengora, hiri honen eta bertako jendearen ordezkari duinak zarete. Hau da, Bilboko Ospetsuak zarete zeuen eskubidea delako, merezi duzuelakoâ€. Baina lehenago, esker ona adierazi zuen “irakatsi diguzue, batez ere, pertsonek ez dugula adjektibo askorik behar, pertsonak garelaâ€.

Bestalde, Hugo Barojak, Gorabideko presidenteak, adierazi zuen Bilboko Ospetsu izatea “gure hiri maitearekin lotutako edozein pertsona edo erakundek izan dezakeen asmorik handienetarikoa daâ€. Horregatik, aitormen hori eskertu zuen “harrotasunez, adimen desgaitasunen bat duten pertsonen, familien, profesionalen eta Gorabideko boluntarioen izeneanâ€. Gainera, bilbotarkeria eginez, elkartearen eboluzioa Bilbokoarekin konparatu zuen, “beti pertsonengan pentsatzen” eta adierazi zuen ziur dagoela “hiria hobetzen lagundu dutela, desgaitasunen bat duten pertsonei kaleko presentzia erraztuzâ€.

Azkenik, Joseba Alberdik, elkarteko erabiltzaileak esan zuen haiek ez direla “Jon Kortajarena bezain guapoak, ez Don Celes bezain xelebreak, ez Villar bezain garrantzitsuak, ez Alex de la Iglesia bezain ezagunak, ez Fito bezain martxosoak. Baina denok gara ospetsuakâ€. Eta amaitzeko hitzeman zuen: “Bilboko enbaxadore modura, ez dizuegu hutsik egingoâ€.

Gorabide eta beste hauek ere 2015eko Bilbotar Ospetsu dira: Txetxu Rojo, Athleticeko jokalari eta entrenatzaile ohia; Martina de Zuricalday gozotegiak; Emilio Sagi, Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoa; Alfonso Santiago, Bilbao BBK Liveko sustatzailea eta Karmele Goñi etnografoa.

Gorabidek Udalak ematen duen Bilboko Ospetsu titulua jaso du. Alkateak eman zien erabiltzaile bati eta presidenteari. Familiak, profesionalak eta boluntarioak ere bertan egon ziren. Alkateak esan zuen Gorabide osatzen dugun pertsona guztiak garela Bilbotar Ospetsu.