Haien harrera, adimen desgaitasuna duten pertsonengan eragin positiboa eta jarduerek komunitatean parte hartzeko eskaintzen dituzten aukerak balioesten ditu

Gure aisialdi-programetan parte hartzen duten pertsonek oso pozik daudela adierazi dute egin diegun inkestan. %67,38ko parte-hartzearekin, 5 puntutik 4,84rekin baloratu dute harrera, 4,76rekin Gorabiden egiten duten boluntariotza, 4,6rekin lagun egitea eta 4,55ekin jasotzen duten prestakuntza.
Boluntariotzaren jarduera
Gehien estimatzen dutena beren jarduerak erabiltzaileen bizi-kalitatean duen eragin positiboa da (4,86), eta komunitatean parte hartzea ahalbidetzen duela (4,84). Adimen desgaitasuna duten pertsonekin daukaten konpromisoa ere handia da (4,79), eta elkartearekin dutena ere bai (4,63), baita Gorabiden laguntzeagatik sentitzen duten harrotasuna (4,76) eta beren bizitzan duen eragin ona (4,76).
Harrera eta prestakuntza
Hasierako elkarrizketan eta taldean harrera ere nabarmentzen dute (4,84), eta prestakuntza ematen duten pertsonak (4,81) ere bai. Era berean, oso pozik daude prestakuntzarekin (4,52), ordutegi eta lekuekin (4,55), edukiekin (4,49), horien erabilgarritasunarekin (4,45) eta aldez aurretik jasotako informazioarekin (4,45).
Akonpainamendua
Era berean, altua da akonpaina menduarekin gogobetetze-maila (4,67). Batez ere, harremanei dagokienez: erabiltzaileekin (4,85), profesionalekin (4,73) eta gainerako boluntarioekin (4,70). Iradokizunei eta proposamenei eskainitako arretarekin ere pozik agertu dira (4,65), Gorabidetik jasotzen duten aitorpenarekin (4,64) eta egiten dituzten jarduerekin (4,62) bezala.
Beste maila batean daude, aurrekoak bezain ondo baloratuak, talde-bilerak (4,57), lankidetzan aritzeko duten informazioa (4,55), eskura dituzten materialak, bitartekoak eta guneak (4,52), parte hartzeko kanalak (4,4) eta erabiltzaileen familiekin duten harremana (4,32).
Iradokizunak
Balorazio kuantitatiboez gain, gure boluntarioek iradokizun ugari helarazi dizkigute, eta Gorabiden boluntariotza-esperientzia hobetzen jarraitzeko aintzat hartuko ditugu. Hori dela eta, beren parte-hartzea –inkesta hauek egiten ditugunetik inoizko handiena– eskertzeaz batera, beren laguntza eta inplikazioa balioetsi nahi ditugu.
Boluntarioen profila
Inkesta hauek Gorabideko boluntarioen profila zehazteko ere balio izan digu. Nagusiki, emakumeak dira (%76,4), ikasleak (%45,9), 18 eta 23 urte bitartekoak (%45,2), desgaitasuna duten pertsonekin aurretik harremanik izan ez dutenak (%67,5). Eta urtebete baino gutxiago daramate boluntario (%42,9), batik bat neguko programetan (%50,3).