Boluntariotzako 150 plaza eskaintzen ditugu oporretan adimen desgaitasuna dutenei laguntzeko

2017/06/09

Prestakuntza labur bat egin ondoren, hautatutakoek bi asteko bidaia egingo dute opor leku diren helmugetara: Euskadi, Kantabria, Asturias, Galizia, Nafarroa, Aragoi, Errioxa edo Kataluniara

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideko Astialdiko Zerbitzuak 150 plaza eskaintzen ditu, gure elkarteko adimen desgaitasuna dutenen oporretako talderen batekin uztail edo abuztuko bi aste pasatu nahi dituzten boluntarioentzat. Bizkaia, Gipuz-koa, Kantabria, Asturias, Pontevedra, Nafarroa, Huesca, Errioxa edo Gironako oporretako helmugetara joango dira. Esperientzia aberasgarri eta ohikotik kanpoko horretan parte hartu nahi baduzu, dei ezazu 94 443 12 10 zenbakira edo idatzi tiempolibre@gorabide.com helbidera.

Adimen desgaitasuna dutenentzako udako oporretako 22 txanda prestatzen ari garelarik, Gorabidek 150 plaza es-kaintzen ditu kolektibo horri laguntzen eta babesa ematen bi aste opor pasatu nahi dituztenentzat, uztailean edo abuz-tuan. Interesa dutenek 5-10 boluntarioko ekipo bateko kide izango dira eta 15-30 erabiltzaileko talde batekin bidaia-tuko dute Bizkaia, Gipuzkoa, Kantabria, Asturias, Pontevedra, Nafarroa, Huesca, Errioxa edo Gironako 13 opor hel-mugetako batera.

Prestakuntza labur baten ondoren, hautatutakoek talderen baten ardura hartuko dute eta adinaren arabera banatuta egongo dira: haurrak (7-14 urtekoak), gazteak (15-20 urtekoak) eta helduak (20 urtetik gorakoak). “150 plaza horietako bat hartzeko bakarrik behar da esperientziaz gozatzeko gogoa izatea, ez da ikasketa espezifikorik behar, oinarrizko prestakuntza eskaintzen dugulako eta etengabeko jarraipena egiten dugulako egonaldi guztian†azaldu du Maite Fernándezek, Gorabideko Astialdiko Zerbitzuko zuzendariak.

Oso ondo baloratutako esperientzia
Horrelako ezaugarriak dituzten jardueretan parte hartzea esperientzia pertsonal eta hezigarria da, adimen desgaitasuna dutenek aisia inklusiboarekin gozatu dezaten laguntzen euren denbora zati bat ematen dutenek oso ondo baloratua. Gainera, jasotzen den prestakuntzari eta esperientziari esker, Umeen eta Gazteen Aisialdiko Monitore titulu ofiziala lor daiteke

Ohikotik kanpoko esperientzia batean parte hartu nahi duena Gorabideko Astialdiko Zerbitzuarekin kontaktuan jar daiteke 94 443 12 10 telefonora deituta edo emailez tiempolibre@gorabide.com.