Botiken ordainketa partekatuaren salbuespena

2021/09/27

Gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuako informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2021eko urtarriletik aurrera, Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen bitartez (*), ugaritu egin dira botiken ordainketa partekatuan doakotasuna aprobetxa dezaketen kolektiboak. Horien artean daude desgaitasunak dituzten pertsonak eta horien familiak. Horrela, botiken ordainketa partekatutik salbuetsita egongo dira honako kategoria hauetan biltzen diren erabiltzaileak eta onuradunak:

  • %33 edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta duten adingabekoak. Edozein kasutan, aitortua izan behar dute Osasun Sistema Nazionalean osasun-arreta jasotzeko eskubidea. % 33 edo gehiagoko desgaitasun-maila duten baina oraindik salbuetsita ez dauden adingabeek Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean eskatu ahal izango dute salbuespena, desgaitasun-maila egiaztatzen duen agiria aurkeztuta.
  • Seme-alabak ardurapean izateagatiko Gizarte Segurantzaren Prestazio Ekonomikoa jasotzen duten pertsonak, prestazio-eskaeraren xede den pertsonaren (desgaitasuna duena) adina edozein delarik ere. Kasu horretan, botiken ordainketa partekatuaren salbuespena familiako kide guztiei aplikatuko zaie, hau da, Seme-alaba ardurapean izateagatiko Prestazio Ekonomikoaren espedientean jasota dauden pertsona guztiei, baita onuradunei ere. Salbuespenaren hartzaile izan daitezkeen pertsonek eskabidea egin behar izatea saihesteko, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak ofizioz ezarri die Babes Familiarraren hartzaile eta onuradun diren pertsona guztiei.

EDOZEIN ZALANTZA ARGITZEKO, JARRI HARREMANETAN BBK SAIOA GORABIDE ZERBITZUAN ERREFERENTZIAZKOA DEN GIZARTE-LANGILEAREKIN.

administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86 – 661 580 198

 


(*) 11/2020 Legea, abenduaren 30ekoa, 2021. urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzkoa (azken xedapenetatik hogeita hamabosgarrena). Lege horrek aldatu egiten du Sendagaien eta Osasun-produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen Testu Bategina, uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutakoa; hala, osasun-prestazio publikoari eragiten dioten aldaketak txertatzen ditu, hain zuzen ere, 102. artikuluko 8. atalean [g), h) eta i) hizkiak] aurreikusitako salbuespen farmazeutikoa hiru kolektibo berritara zabalduz.