Denontzat Programa: Aisia ‘kartara’

2017/12/01

Ohiko programetatik harago, gure Astialdiko Zerbitzuak erantzun pertsonalizatua ematen die erabiltzaileek euren aisiarako planteatzen dituzten beharrei

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Astialdiko Zerbitzuak eskaintzen dituen jardueren zerrenda zabala eta anitza da. Baina, jakina, beti ez die erantzuten eskaera guztiei. Horregatik, gure erabiltzaileek adierazten dituzten gustu eta interesak jasotzen joan dira eta, horrekin, bide orria egin dute ahalik eta irtenbiderik onenak bilatzeko. Horrela sortu zen gure Denontzat Programa, helburu duena erantzun pertsonalizatuak ematea gure elkartzeko erabiltzaileek planteatutako aisia eta parte hartze premiei.

Koadrila bat osatu nahi dut
Pertsona batzuek eskaera hori egin dutenez, koadrila bat sortu da eta modu autonomoan geratzen dira asteburuetan, eta euren planak erabakitzen dituzte. Esperientzia oso pozgarria izaten ari da. Lehenengo hilabeteetan, boluntario baten laguntza dute, baina desagertzen joango da apurka.

Monitore izan nahi dut
Eskaera hori betetzeko, bilaketa bati ekin zitzaion adimen desgaitasuna duten pertsonak boluntario modura har ditzaketen erakundeak aurkitzeko. Boluntaren bidez kontaktu batzuk izan ondoren, erabiltzaile batzuk adinekoekin lan egiten hasi ziren. Hasieran Gorabideren laguntza izan zuten, baina boluntariotzako taldean integratu dira apurka.

Denontzat Programari buruzko informazio gehiago:
Telefonoa 94 443 12 10
tiempolibre@gorabide.com