Kuradoretza adierazgarria eta desgaitasunaren %65eko asimilazioa Gizarte Segurantzaren prestazioetan

2023/04/21

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Desgaitasuna duten pertsonei haien gaitasun juridikoetan laguntzeko legedi zibil eta prozesala erreformatzen duen 8/2021 Legearekin, 2021eko ekainaren 2koa, desabantaila ekonomikoak sortu ziren ordezkatzen zien babes legaleko figura egun horren aurretik edo ondoren jaso zutenen artean, “ezgaitasun†kontzeptua desagertu egin baitzen Gizarte Segurantzatik. Izan ere, dagoeneko ez zuen aitor tzen %65eko desgaitasuna zuten pertsonen asimilazioa pentsioetarako eta prestazioetarako.

Baina egoera hau konpondu egin da hogeita bosgarren xedapen gehigarria aldatzen duen 2/2023 Errege Lege Dekretuarekin, 2023ko martxoaren 16koa, Estatuko Aldizkari Ofizialan martxoaren 17an argitaratu zela. Honela geratzen da idatzita:  “(…) Lege hau aplikatzeko, eta ehuneko 65eko desgaitasuna edo altuagoa dutela ziurtatzeko autonomia erkidegoan eskumena duen organoak igorritako (…) ziurtagiriaren bidez egiaztatzea eragotzi gabe, ehuneko 65eko des gaita suna edo altuagoa dutela aintzat hartuko dira, beren gaitasun juridikoari laguntzeko neurri gisa eta ebazpen judizialaren bitartez, ekintza juridiko guztietarako erabateko ordezkaritza-gaitasuna duen kuradorea dutenakâ€.

“Egaitasuna”ren epaia
Beste aldetik, hirugarren xedapen iragankorrean arautzen dira 2021eko ekainaren 2ko 8/2021 Legea indarrean sartu aurretik sententzia baten bitartez juridikoki ezgai izendatu dituzten pertsonak. Aintzat hartuko da horiek ehuneko 65eko desgaitasuna edo altuagoa dutela, 2015eko urriaren 30eko Errege Dekretuaren bitartez onartutako Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bateginaren arabera.


Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86