Doako garraioa adimen desgaitasuna duen pertsonen laguntzailarentzat

2024/09/10

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2024ko maiatzaren 31tik, %45eko adimen desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonei laguntzen dienek ez dute txartelik ordaindu behar Bizkaiko garraio publikoan, betiere lehenengoak muga-kode hauen barruan badaude: 2001 (“adimen desgaitasun sakonaâ€), 2002 (“neurrizko adimen desgaitasunaâ€), 2003 (“adimen desgaitasun arinaâ€), 2105 (“heltzeatzerapenaâ€) edo 2106 (“garapenaren nahasmenduaâ€), CIE 10/OMS-2001en, eta aitortutako mendekotasun-mailaren arabera.

Salbuespen horretaz baliatzeko, laguntzaileak adimen desgaitasuna duen pertsonarekin batera joan behar du Bizkaiko Garraio Partzuergoaren bezeroen arretarako bulegoetakoren batera (ikus zerrenda ctb.eus/bezeroarentzako-arreta webgunean). Bulego horiek Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan aritzen dira, beraz, unean bertan esango diote ordaintzetik salbuetsita egoteko baldintzak betetzen dituen.

Hala bada, profil berezi batekin bereizitako txartela jasoko du, zeinak (txartel horrek baino ez) bidaia bi aldiz balioztatzea ahalbidetzen duen Bizkaiko garraiobide publikoetan: aurrena adimen desgaitasuna duen pertsonarentzat, eta hark dagokiona ordainduko du, eta gero laguntzailearentzat, doan.

Adimen desgaitasuna duen pertsonak, aipatu kodeen barruan egon ezean, Gizatrans txartela eskuratuko du, dagozkion deskontu-baldintzekin, baina haren laguntzailea ez da ordaintzetik salbuetsita egongo.

BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86