Autonomia-kontzeptura hurbil gaitezke pertsonaren duintasunarekiko errespetuaren ideiatik abiatuz eta, beti ere, aurkitzen garen eremu asistentzialean.
Duintasuna “prima facie” (izaera absolutua dutenak eta nahitaezkotzat hartzen direnak) bezala onartzen diren etika unibertsalaren printzipioetan oinarritzen da : autonomia, ongintza-ez kalte egitea eta justizia. Autonomia-printzipiotik abiatuta, duintasuna errespetatzeak ekartzen du bestea gizaki autonomoa dela onartzea, kontzientzia-askatasun osoa eta bere bizitzaren ardura duena.
Gorabiden, autonomia gauzatzen da eskubide bezala erabiltzaileen Eskubide eta Beharren Gutunean: “eskubidea dut nire autodeterminazioa garatzeko eta nire bizitza ahal diren eremuetan neure modura kudeatzeko daukadan ahalmena errespetatua izatekoâ€. “Mikroa” edo laguntza-harremanik gabeko mailan aurkitzen garela hartu behar dugu kontutan (laguntza behar duen pertsonaren eta bere senideko edo profesionalen arteko harremanak). Eremu pribatu honetan beharrak dituen pertsonak bizitza duina izateko eta bere autonomiaren printzipioa babesteko, hau da gure bete-beharra: bere banakotasuna errespetatzea eta bere bizitzaz ahalik eta gehien jabetzera laguntzea.
Horretarako, bere beharrak eta balioak ezagutu behar ditugu, bere erabakitzeko ahalmena aztertu behar dugu eta bere izaera eta beharretara egokitzen diren esku-hartzeak proposatu. Hau guzti hau da autonomiaren printzipioak jasotzen duena, hau da: pertsonok daukagun gure bizitza pribatua kudeatzeko eskubidea errespetatzea, bakoitzak bere modura. Baina pertsonaren hazkundeko beste arlo askotan bezala, autonomia hau bakarrik gara daiteke besteekiko harremanetan. “Bestearenganako begirada” hau funtsezkoa izango da desgaitasuna duen pertsonaren alde egin dezagun bere autonomiaranzko bidean.
Horrela, desgaitasuna, menpekotasuna, interdependentzia autonomia bultzatzeko erlazioaren gakoak izango dira. Helburua hau da: nabarmentzea eta interdependentzia partekatzea, pertsona bera sartzea erabakiak hartzean, aukera errealistak sortuz nahiz eta asmo handikoak izan, arrakastak aitortuz, besteak eragiteko sentikortasuna nabarmenduz, ahalmenak azpimarratuz eta mugak ezagutuz, baita berezkoak, porroten ikasketak ere azpimarratuz. Enpatiarekin, errespetuarekin eta txerarekin.
GORABIDEREN ETIKA BATZORDEA