Erabiltzaileari Arreta emateko Unitatea

2023/04/25

Eskaintzen ditugun zerbitzuak eta elkartea bera hobetzeko tresna bat

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Erabiltzaile, senide edo legezko ordezkari batek uste badu zentroan edo erabiltzen dituen zerbitzuetan zerbait hobetu daitekeela, interesgarria da iradokizuna izapidetzea Erabiltzaileari Arreta emateko Unitatearen bitartez (EAU). Hala, gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko ekarpena egingo dute.

EAU arduratzen da kexak edo iradokizunak aurkezteko moduaren berri emateaz; egiten laguntzeaz, eta, beharrezkoa bada, baliabidearen beste bitartekoren bat erabiltzea komeni dela jakinarazteaz; kexak edo iradokizunak jasotzeaz eta erregistratzeaz; eta tramitazioaren jarraipena egiteaz.

Aurkezteko bideak
Kexak edo iradokizunak zentro edo zerbitzu bakoitzean eta bulego nagusian dauden ontzietan sar daitezke. Ahoz ere jakinarazi diezaiokete edozein profesionali, izapidetzen laguntzeko. Halaber, posta elektronikoz bidal daitezke uau@gorabide.com helbidera.

Iradokizun bakoitza espezifikoki aztertu eta izapidetuko da, eta bideragarritasunaren, egokitasunaren eta beste beharrekiko ego kitzapenaren araberakoa izango da erantzuna.

Guztientzako ongia
Horniduren, ekipamenduen eta baliabideen; antolaketaren eta jardueren; profesionalen; ordutegien eta abarren gaineko iradokizunak egin daitezke. Hala ere, garrantzitsua da aurretik pentsatzea ea iradokizuna errealista den eta erabiltzaile guztien ongizaterako hobekuntza zehatza dakarren, edo batzuentzako behintzat; baita zentroarentzat edo zerbitzuarentzat ere.