Gure egoitzetako bik, atseden-zerbitzu batek eta eguneko zentro batek nota onez gainditu dute Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Zentroen Zerbitzu ak banakako laguntza-planen gainean egiten duen ebaluazioa: egoitza biek “Bikain†(9) nota jaso dute, eta beste bi baliabideak batezbestekoaren (8,6) gainetik daude.
Talde ebaluatzailearen arabera, aztertutako plan guztiek “beharrezko kalitatea dute†harreran, irisgarritasunean eta eraginkortasunean, beharren ebaluazioan, helburu eta ekintzen planteamenduan, hala gizarte-estalduran nola psikologia eta osasun estalduran, eta helburuen eta emaitzen ebaluazioan.
Gainera, txostenak arintasuna eta malgutasuna nabarmendu ditu atsedenerantzunean, eta lau zentroetan “ezarritako arreta-eredu egokiarekin jarraitzera†animatu gaitu.