Elkarte parte hartzaileago baterantz

2018/03/02

Familiak animatu nahi ditugu parte har dezaten gure elkartea dinamizatzeko prozesuan, helburua da sustatzea kohesioa eta Gorabideko kide izatearen sentimendua

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Plena Inclusióneko Familien Urtean, jarraitu egiten dugu 2017an elkarteko bizitzan parte hartzeko bide berriak aztertzeko ireki genuen prozesua garatzen, formula berriak eta ilusionagarriak eskainiz familiek elkartean modu aktiboan parte har dezaten.

Joan den urtean elkartean hasitako dinamizazio prozesuak bi talde ditu oinarri, batetik gure elkarte mugimendua biziberritzeko ekimenak egitera bideratutakoa eta, bestea, prestakuntza, laguntza, eta harremanetako eskaintza berraztertzera bideratua. Bietan daude irekita bazkide diren familien ideiak eta proposamenak eta parte hartzea jasotzera.

Lehenengo taldeak definitu egin du zer den Gorabiderentzat elkartearen dinamizazioa, egungo egoera berrikusi du eta jardunbide egokiak aztertu ditu, ebaluatzeko nolako bideragarritasuna duten aukera berriek eta zein prozesuk lagundu dezaketen gure elkartean parte hartze handiagoa egoten.

Beste taldeari, beste eginkizun bat dagokio “familientzako familien†proposamen berriak sortu eta zabaltzea, hainbat behar betetzeko: harrera egin, partekatu, ikasi, elkarri lagundu, dibertitu eta harremanak izan.