Etikaren ikuspegi berria

2025/04/24

Hausnarketa-talde arinagoak eta diziplina anitzekoak Etika Batzordea ordezkatu du

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure elkartean etikarekin lotutako lehen ekintzak egiten hasi ginenetik 20 urte bete direnean, etapa berri bati ekin diogu, ikuspegi berritu eta egungo beharretara egokitutakoarekin, urte hauetan guztietan gureganatutako ezagutzari eutsita. Hala, Gorabideko Etika Batzordeak, 2007an sortu genuenak, Hausnarketa Etikorako Taldeari eman dio lekukoa.

Talde berriak ere erabakiak gure erabiltzaileentzat ahalik eta onurarik handiena lortzeko xedez hartzen direla bermatuko du, eta haien autonomia sustatzeko eta printzipio etiko irmoetan oinarritutako laguntza ziurtatzeko helburuz ere bai. Eta hori ikuspegi arinagoaz eta diziplina anitzekoaz egingo du, profesionalei erreferentzia-esparruak eta orientazio etikoa eskaintzeko asmoz, eta erabakiak adimen desgaitasuna duten pertsonen duintasuna eta ongizatea lehenetsita hartzen direla ziurtatuko du. Betiere aintzat hartuta azken emaitza ez ezik, ekintza bakoitzean konpromiso profesionala eta gizatiarra bermatuko duen erabakiak hartzeko prozesua ere.

Etika eguneroko lanean
Gorabideko Hausnarketa Etikorako Talde berria erakundeko hainbat arlo eta lanpostutako profesionalek osatzen dute. Eta, datozen faseetan, erabiltzaileen, senideen eta boluntarioen ikuspegiak batuko zaizkio. Taldearen helburua etikari buruzko edukiak sortzea da, eguneroko lanean aplikatzeko modukoak eta hainbat formaturen bidez eskuragarriak. Lehentasunezko zenbait gai intimitatea, autonomia, informaziorako eskubidea eta erabakiak hartzeko laguntza dira.