Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko informazioa
Enplegu babestuan eta enplegu arruntean lan egiten duten eta baldintzak betetzen dituzten pertsonak Familia eremuko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoa jaso dezakete, Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako Zaintzaileen Estatutuari esker. Prestazio hori bateragarria da Teleasistentzia Zerbitzuarekin eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuarekin (Udal bakoitzaren arabera), baina EZ da bateragarria egoitza zerbitzu iraunkor edota aldi baterakoarekin.
Prestazio hori jasotzeko baldintzak
- Erabiltzailea Bizkaian erroldatuta egotea, mendekotasun mailaren bat baloratua izatea (I, II edo III) eta prestazio hori bere Arreta Banan-Banako Progra man (ABP) jasota egotea.
- Zaintzaile nagusi eta ohikoa (ez profesionala):
- Hirugarren gradura arteko senidea edo legezko tutorea izan behar da, eta erabiltzailearekin batera erroldatuta egon.
- Fisikoki eta psikikoki gai izan behar da eta erabiltzailea zaintzeko denbora nahikoa izan behar du.
- Araudiaren arabera, ez izatea mendekotasunik, ezta baliaezintasun aitorturik edota hirugarrenen laguntza beharrizanik ere.
Nola kalkulatzen da? (12 hileroko)
- Gradu bakoitzeko gehieneko zenbatekoari koefiziente murriztaile bat aplikatzen zaio, erabiltzailearen dirusarreren arabera (% 0tik % 25era), eta hirugarren pertsona batean osagarria kentzen da, hala badagokio.
- Edonola ere, ezin izango da gradu bakoitzaren gehieneko zenbatekoaren %25a baino txikiagoa izan.
Nola eskatzen da?
ABP berrikusteko edo Mendekotasunaren berrikusketa edo balorazioa eskatuz.
GOGOAN IZAN: Eguneko zentro eta zentro okupazionaletako erabiltzaileek prestazio hori lor dezakete, % 50eko murrizketarekin (ikusi otsailako berria).
Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86