
Heldu talde batek eta gazte talde batek hilero parte hartzen dute hainbat kirol modalitatetan hasteko jardunaldi batean, larunbat edo igande goizean, Kirol Egokituaren Bizkaiko Federazioaren laguntzarekin abian jarri dugun Kirol-bide programaren barruan. Helburua jarduera fisikoaren praktika osasungarria eta hainbat kirol ezagutzeko motibazioa konbinatzea da.
Eskubaloia, mahai-tenisa…
Jarduerak kirol bakoitzeko espezialistek dinamizatzen dituzte, gure boluntarioen laguntza eta parte-hartzearekin. Urtarrilean, eskubaloian aritu ziren; otsailean, esku-pilotan eta herri-kiroletan; eta, martxoan, mahai-tenisean. Saio bakoitzaren ondoren, pintxo bat janez indarberritzen dira!
Errugbi inklusiboa Durangon
Beste aldez, Durango Rugby Taldeak errugbi inklusiboko talde bat sortu du, astean behin, ostiraletan, Arripau suetako zelaian entrenatzen dena, 19:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiago:
tiempolibre@gorabide.com
94 443 12 10 telefonoa