Programak uztailean garatuko dira, 7 eguneko txandatan

Bizkaiko Foru Aldundiak Udalekuak 2025 udako kanpainan inskribatzeko epea ireki du. 2012-2018 bitartean jaiotako pertsona guztiak parte hartu ahal izango dute. Programak uztailean garatuko dira, 7 eguneko txandatan.
Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko martxoaren 27ra, arratsaldeko 13:30etan.
Zozketa: 2025ko apirilaren 29a.
Kuota: 142 euro.
Zozketa eta plaza lortu eta gero, kuota txikiagoa izan dezakete:
–Â Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen dutenek. (21,30 euro).
–Â Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen dutenek. (21,30 euro).
–Â Familia ugarikoak direnak. (99,40 euro).
Adimen desgaitasun duten pertsonentzat:
- 2013. urtean jaiotako pertsona batek izena eman ahal izango du 2014., 2015. eta 2016. urteetan jaiotako pertsonei dagozkien txandetan.
- 2016. urtean jaiotako pertsona batek izena eman ahal izango du 2017an eta 2018an jaiotako pertsonei dagozkien txandetan.
Inskripzio telematikoa
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa erabiliz soilik egin daiteke inskripzioa (sakatu estekan sartzeko). Eskaera egin ahal izateko, derrigorrezkoa da identifikazio elektronikoko agiri bat izatea: Bak, BakQ, NAN elektronikoa edo beste ziurtagiri digitalen bat.
INFORMAZIO GEHIAGO: