Plan Estrategikoa (2024-2027)

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Hausnarketa estrategiko prozesu baten ondoren, non gure interestaldeetako laurogei lagunek baino gehiagok hartu duten parte (adimen desgaitasuna duten pertsonak, senideak, profesionalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren ordezkariak), Gorabideren seigarren Plan Estrategikoa (2024-2027) bost erronka handiei erantzuten dieten 20 helburu nagusik osatzen dute, adimen desgaitasuna duten pertsonen zerbitzura.


 

ERRONKAK

Erakunde-iraunkortasuna

  • Gastuen eta diru-sarreren arteko oreka, eta garapen iraunkorra
    (ekonomikoa, antolamendukoa, soziala eta ingurumenekoa).
  • Hitzarmenetatik itun sozialerako trantsizioa aurreratu.
  • Eraldaketa digitalean aurrera egin.
  • Kudeaketa-sistema ziurtatu.

Gizarte-eraldaketa

  • Adimen desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea areagotu.
  • Oinarri soziala finkatu eta handitu.
  • Irisgarritasun kognitiboan eta jarrera irisgarrietan aurrera egin.
  • Eskubideen erabilera ahalbidetu eta kalitatezko aisialdirako eskubidea sustatu.

Laguntzen pertsonalizazioa

  • Pertsona bakoitzari eta bere bizi-proiektuari egokitutako laguntza-irtenbideak eman.
  • Adimen desgaitasuna duten pertsonen profilen aniztasunari erantzun.
  • Aisialdirako eta parte-hartze sozialerako erantzun indibidualizatuak proposatu.
  • Laguntza-zerbitzu berriak eskaini, familien eskariaren arabera.

Garapen profesionala

  • Konpromiso eta inplikazio profesional handiagoa lortu.
  • Gaitasunen hobekuntza eta prestakuntza.
  • Hobekuntza eta kudeaketa taldeak sustatu.
  • Berrikuntzak egin eta ezagutza partekatu.

Aliantzak eta sareko lana

  • Kogobernantza eta lankidetza.
  • Foru-erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuei balio erantsi gehigarria eman.
  • Hirugarren sektorearekin lankidetzan aritu.
  • Interes-taldeetan inpaktu soziala eragin.