2023 urteko txosten ekonomikoa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2023an, ikuskatutako azken urtea, 2.245.395,10 euroko defizitarekin itxi da ekitaldia, gainkostu energetikoen eta jarduerarako beste hornidura eta erosketa batzuen (elikadura, garbitegia, garbiketa, garraio egokitua eta finantza-gastuak) etengabe igoeraren ondorio dela. Gorabideren jarduerak finantzatzeko erabiltzen diren hitzarmen eta diru-laguntzen jatorria erakunde publiko eta pribatuak dira, eta, euren artean, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK Fundazioa dira aipagarrienak.Bere aldetik, inbertsiorik garrantzitsuena adimen desgaitasuna duten pertsonak artatzen dituzten langileentzako inbertsioa da, batez ere 2023an hitzarmen kolektibo propioa sinatzearen ondorioz. Eta, halaber, zerbitzuak emateko eta azpiegiturak mantentzeko gastuak adierazgarriak dira.

 

GASTUAK 2022
Kontzeptua Zenbatekoa Ehunekoa
Langileak 27.263.314,20 € %71,48
Erosketak 6.445.015,33 € %16,90
Kanpoko zerbitzuak 3.772.703,80 € %9,89
Amortizazioak 346.645,86 € %0,91
Finantza-gastuak 259.500,62 € %0,68
Erakundearen laguntzak 43.827,85 € %0,11
Zergak 7.559,61 € %0,03
GUZTIRA 38.138.567,27 €
DIRU-SARRERAK 2022
Kontzeptua Zenbatekoa Ehunekoa
Hitzarmenak eta zerbitzuak ematea 33.710.846,63 € %93,92
Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak 1.708,533,83 € %4,76
Diru-sarrera propioak 209.913,35 € %0,58
Ibilgetua saltzeagatiko diru-sarrerak 173.676,08 € %0,48
Kudeaketako beste sarrera batzuk 89.779,57 € %0,25
Finantza-sarrerak 422,71 € %0,01
GUZTIRA 35.893.172,17 €