Kongresuak, jardunaldiak, prestakuntza-saioak, liburu teknikoak eta aldizkari espezializatuak dira metatzen joan garen esperientzia zabaltzeko erabili ditugun bitarteko nagusiak
Gure erronka estrategikoen artean, eginkizuna bete ahala eskuratzen ditugun esperientzia eta ezagutza partekatzea dago. Eta joan den urtea bereziki bizia izan zen foro teknikoetan, prestakuntza-programetan eta argitalpenetan parte hartzeari dagokionez.
Nabarmentzekoak dira Gizarte eta Hezkuntza Inklusioari buruzko Nazioarteko Kongresua, EHUn, eta Pausoz Pauso ‘Etorkizuna eraikitzen’ Kongresua, Granadako Unibertsitatean. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiko langileei, Fevaseko beste erakunde batzuei, EHUko Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea Masterrean eta Deustuko Unibertsi tateko European & International Business Management Masterrean eskainitako prestakuntza-saioak. Baita Behatuz Topaketa ere, Gizarte Zerbitzuen informazioa eskuratzeko erronkei eta proposamenei buruzkoa.
Argitalpen teknikoak
Bere aldetik, ‘Herritarren eginkizuna mundu anitzean’ eta ‘XXI. mendean hezten. Berrikuntzaren zeregina’ liburuetan kolaborazioak, baita Down 21 Fundazio Iberoamerikarraren ‘Down sindromea: helduaroa’ aldizkarian egindako argitalpenak aipagarriak dira . Eta Bizkaiko Foru Aldundiak pertsona ardatz duen gure plangintza-eredua iraupen luzeko zaintzan arreta pertsonalizatzeko jardunbide egoki gisa argitaratu zuen.