Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa
Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko gizarte-langileek hauteman dutenez, pertsona askok oraindik ere ez dute haien mendekotasunaren balorazioa egina. Izapide hori ezinbestekoa da baliabideak, zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko, eta asko azkartzen du larrialdi-egoeretan behar diren irtenbideen tramitazioa.
Adimen desgaitasuna duten pertsona guztiek (edozein izanik ere desgaitasun maila edo erabiltzen ari den baliabidea, ohiko enplegua dutenak barne), eginda izan behar dute haien mendekotasunaren balorazioa adimen desgaitasuna duten pertsonentzako zein adinekoentzako eta/edo mendekotasunen bat duten pertsonentzako berariazko baliabideak, zerbitzuak eta prestazioak eskuratu ahal izateko (lagundutako etxebizitzak, egoitza iraunkorrak eta aldi baterakoak, eguneko zentroak, prestazio ekonomikoak, Gizatek, etxeko laguntza-zerbitzuak…).
Mendekotasuna baloratzeko prozedura erraza da: Lehenik eta behin, eskaera entregatu behar zaie Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuei. Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Mendekotasun Zerbitzuak bisita bat egiten du etxera, balorazioa egiteko eta familiarekin batera Arreta eskaintzeko Banan-banako Programa (ABP) proposatzeko, egoera bakoitzerako egokienak diren zerbitzu eta prestazioekin. Eta, hala dagokionean, eskatu egiten dira zerbitzu eta prestazio horiek. Ondoren, foru-agindua bidal – tzen dute etxera. Bertan, mendekotasun maila eta Arreta eskaintzeko Banan-banako Programa adierazten dira, eta baliabideak aitortzen dira.
Beste behin ere, BBK SAIOA GORABIDE taldeko zuen erreferentziazko gizarte-langilearekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu, kudeaketak egiten lagun diezazuen.
Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86