Familia Bizi-Kalitaterako Programaren fase berriari ekin diogu

2018/02/01

Zortzi familiari aukera eskaini diegu zailtasunei aurre egiteko, euren elkarbizitza eta ongizatea hobea izan daitezen, kide guztien arteko saioak eginda

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2014an hasi zenez gero, gure Familia Bizi-Kalitatea Hobetzeko programan 30 familiak hartu dute parte eta elkarrekin hainbat une partekatu dituzte, erabakiak hartu dituzte eta jokatzeko modua bilatu dute kezka izan eta konpondu nahi dituzten arazoen aurrean, BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuko profesionalen laguntzarekin. Hasi dugun fase berriak aukera ematen du familia berriek parte har dezaten, euren familia gaitasunak eta ongizatea.

Familia Bizi-Kalitatea Hobetzeko Programa eguneroko bizitzako zenbait arlotan zailtasunak dituztenen familientzat da, esaterako familiako harremanetan, ongizate fisiko eta emozionalarekin lotutako egoera korapilatsuetan, ekonomia gaietan, guraso trebetasunetan, aisialdiko jardueretan parte hartzeko, etab. Bost faseren bidez, familia bakoitzeko kideek, Gorabideko profesionalekin batera (gizarte langilea eta psikologoa), zailtasunak eta hobetu beharreko arloak identifikatzen dituzte, eta hausnartu egiten dute euren familia egituraz eta aurrera egiteko duten sendotasunaz.

Hortik abiatuta, familia osoa jartzen da martxan ardurak hartzeko, familiako egoera korapilatsu puntualak edo dinamikoak hobetzeko edo konpontzeko. Hauek dira programa honek lantzen dituen arloak: Familiako elkarreragina, gurasoen antolamendua eta trebetasunak, eta inklusioa eta gizartean parte hartzea.

Programa martxan dagoenetik, 30 familiak jaso dute laguntza eguneroko bizimoduan, eta hainbat arlo landu dituzte, bai kontu praktikoak, etxeko lanak eta seme-alaben zaintzaren antolamendua; bai egoera konplexuagoak, jokabidezko arazoak, desgaitasuna onartzea, etab. Hain zuzen ere familian lan egiteko erak ematen du aukera familian gertatzen diren eta aldatu nahi diren egoera konplexu batzuk antzemateko, eta familia osoak erantzukizuna hartzen du egon daitezkeen irtenbideak bilatzeko.

“Sosegua eta lasaitasunaâ€
Parte hartu duten familientzat, programaren inpaktua “sosegu eta lasaitasun†bihurtu da, “arretaz entzutea eta elkarri entzuteaâ€, “bizitzako arazoetan gelditzea eta pentsatu ahal izatea” edo “kontrola berreskuratzea”. Familia modura elkarrekin lan egitea eta kanpoko norbaiten laguntza izatea ere balioetsi dute, “pantaila modura balio du, isla ematen digu, eta alde positiboa indartzeko balio duâ€.

Programa honetan parte hartzeko, kontaktuan jarri behar da erreferentziako gizarte langilearekin, gure BBK SAIOA GORABIDE zerbi tzura dei eginda (94 453 90 86 telefonoa) eta familian saioak egiteko konpromisoa adostuta.