Martxoaren 8a dela eta, adimen-desgaitasuna duten pertsonen familietako zainketen feminizazioan ipintzen dugu arreta
Gure kolektiboan sortzen ari diren premiei buruz egin dugun azkeneko Emerge Plus txostenak datu esanguratsuak jasotzen ditu, eta, ildo horretan, erakusten du amek dedikazio handiagoa dutela desgaitasun intelektuala duten pertsonei laguntza edo zaintzak eskaintzen. Daturik adierazgarrienen arabera, amarik gabeko haurren %43,78 laguntza profesionala duten baliabideetan bizi dira (egoitzak, etxebizitza babestuak, eta abar), eta aitarik gabeko umezurtzak, berriz, %35,65 dira.
Bestalde, desgaitasun intelektuala izanik aitarik gabeko familia-ingurunean edo modu independentean bizi diren pertsonen kasuan, %38,27k ez du jasotzen eguneko arreta-baliabiderik. Egoera horretan baina amarik gabe bizi direnen kasuan, berriz, %33,61ek ez du jasotzen eguneko arreta-bitartekorik.
Amak zaintzaileagoak
Datu horietatik ondorioztatzen denez, ama alargunek zainketa-lan handiagoa egiten dute aita alargunek baino. Era berean, belaunaldierreleboa gertatzen denean, desgaitasun intelektuala duen pertsonaz arduratzeko eginkizuna ahizpek edota arrebek izaten dute gehienbat, baita koinatek ere, beste familia-figura femeninorik ez dagoenean.
Zaintza erdigunean ipintzeko feminismoaren aldarrikapenetako beharra bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren 2030 Agendan ez ezik Emakunderen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ere jasotako helburua.