Elkartasun, ulerkortasun eta konplizitatezko plus bat jartzen dute familia taldeek

2018/04/30

Gune hauetan, buruhauste edo egoera familiarretatik heziketa edo lege gaietara arte tratatzen dira

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

“Ze nekatuta nagoen”, “ze zaila den hau”… horrelako esaldiak dituzte adimen desgaitasuna dutenen gurasoek oso sarri. Eta medikuaren kontsulta batean entzuteak zure semea edo alaba “beharbada ez dela bi urtetik, edo nerabezarotik pasatuko”, presioa gehitzen du eta “amaiera gabeko neke moduko batean” murgilduta ikusten dute euren burua. Izan ere, haurtzaroan berezkoa den gelditu gabe ibiltzeari, “gehitzen zaizkio medikuaren zain egote luzeak, zainketa bereziak, tratamenduek ondo kontrolatzen ez dituzten egoerei aurre egin behar izatea…“. Bere hitzetan “gureak gerrilla baten antza du, urrats eta egun bakoitzean”.

Familia taldeak
Gorabiden, familia taldeak ditugu aukera ematen dutenak elkarri laguntzeko, informazioa partekatzeko eta ulerkortasun eta konplizitatezko harreman garrantzitsuak egiteko. Hartzea eta ematea da espazio horien esentzia. Antzeko egoeretan beste familia batzuek izandako esperientziak lagundu egiten du irtenbideak bilatzeko beste estrategia batzuk irudikatzen eta proba tzen, beste ikuspegi batzuk bilatzen edo, besterik gabe, jakiten ez zarela horrela sentitzen den bakarra. Plena Inclu siónen Familien Urteko lema da Familia bakoitzak axola du. Horrelako taldeetan, familia bakoitzak ‘konta tzen’ du: bizipenak kontatzen ditu, sentimenduak kontatzen ditu, bere irtenbideak Gorabiden familia bakoitzarekin kontatzen dugu.

Inormazio gehiago:
gorabide.com/laguntzak/partaidetza-asoziatiboa