Gure Ondo pasa Familian programak jarduera ludikoak eskaintzen jarraitzen du, elkarri laguntzen eta familia-eremuko bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko
Gure Ondo Pasa Familian programako jarduerek arrakasta handia izan zuten, beste behin, 2024an gozatu zituztenen artean. Kultur bisitak Arkeologia Museora eta Guggenheimera, goiz bat surfa egiten Bakion, zirku-tailer bat, arratsalde bat munduko puzgarri-parkerik handienean eta zinema-saio bat, guztira 120 parte-hartzaile bilduta.
Horietako batzuek iaz ere hartu zuten parte asteburuko halako familia-planetan, eta beste batzuentzat lehen aldia izan zen. Baina familia guztiak agertu ziren pozarren jarduera ludikoak eta berdinen arteko laguntza-aukerak uztartzen dituen eremu bat dutelako.
Dibertimendua eta ongizatea
Dibertsioa eskaintzeaz gain, programaren helburua da familia bakoitzaren ongizate osoa bultzatzea, bai eta elkarrekiko konfiantza eta laguntzasare sendoa sustatzea ere. Zaindubide eta Onbide programen artean egina, “la Caixa†Fundazioarekin elkarlanean, alor emozional, fisiko, familiar eta sozialean hobekuntzak dakartzaten esperientziak biziarazten ditu.
Gainera, aisia-ingurune inklusiboak sortzen laguntzen du, adimen desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak agerian jartzen baititu.
Partaidetza eta proposamena
Zure familiarekin horrelako planetan parte hartu nahi baduzu, edo beste jardueraren bat proposatu, jarri harremanetan Johanna Lópezekin 94 443 12 10 telefono-zenbakira deituz edo johannalopez@gorabide.com helbidera idatziz edo gorabide.com/ondo-pasa-familian webgunean sartzen.