Gorabidek aukera ematen die elkarteko familiei Familiaren Bizi Kalitatea Babesteko Programan parte hartzeko. Programa horren bidez, urtean hiru edo lau aldiz elkartuko dira familia eta gizarte langilea edo programa dinamizatzen duen psikologoa, helburu dutelarik familiako bizi kalitatea hobetzea eta horretan lan egitea. Familiaren egoera eta premiak ebaluatzen dira, eta laguntza plana egiten da familiaren gaitasunak eta ongizatea hobetzeko. Metodologia horren bidez, familia osoak du aukera prozesuan parte hartzeko, horrek beste aukera batzuk ematen ditu ekintzarako eta bestela konpontzen zailak diren gaiak tratatzeko. Gainera, horrela familia babestuta sentitzen da eta aktibatu egiten da.
Hauek dira hobetu nahi diren arloak: familiako interakzioa, gurasoen antolaketa eta trebetasunak eta gizarteko inklusioa eta parte hartzea. Parte hartu duten familientzat, programa bihurtu da “arnasbide eta lasaitasunâ€, “entzun eta elkar entzunâ€, “bizitzako arazoetan gelditu eta pentsatu†edo “kontrola berreskuratuâ€. Estimatu egin dute familia modura elkarrekin lan egitea eta kanpoko bat haiekin egotea “pantaila modura, gure isla izateko, eta alde positiboa indartzeko ere bai”.