Gure familien gogobetetze handia

2025/02/27

Egoitzetan, etxebizitzetan, eguneko zentroetan eta atseden hartzeko baliabideetan gure jarduerak oso emaitza onak izan ditu berriro hamargarren asebetetze-inkestan

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Familiei galdetu diegu

zer uste duten gure lanari buruz.

Gehien baloratzen dutena

bai haiei bai adimen desgaitasuna duten

beren senideei ematen diegun arreta da.

Baita ere Olara doan jendea nola hartzen dugun,

ematen dugun informazioa

eta gure erabiltzaileak nola zaintzen ditugun.

Gainera, iradokizun asko jaso ditugu,

hobetzen jarraitzeko.

 

Familiek gure egoitzei, etxebizitzei, eguneko zentroei eta atseden hartzeko baliabideei buruz duten iritzia ona da, iaz egin genuen hamargarren inkestaren emaitzen arabera. Asebetetze orokorra 4,42koa da, eta neurketa guztiak 4tik gorakoak dira, gehieneko puntuazioa 5ekoa izanik. Gehien baloratzen diren zentroak etxe bizitzak (4,56) eta egoitzak (4,55) dira. Ondoren, eguneko zentroak (4,44) eta atseden hartzeko zerbitzuak –aldi baterako egonaldiak eta asteburuko EAZ– (4,27).

Arreta oso baloratua
Familiek gehien puntuatu dituztenak honako hauek dira: haiek jasotzen duten arreta (5etik 4,52) eta adimen desgaitasuna duen beren senideari ematen dioguna (4,48), Ola Aldi Baterako Egonaldien Egoitzan egiten dugun harrera (4,44) eta erabiltzaileek jasotzen dituzten zainketa pertsonalak (4,42). Eta, jarraian, ematen diegun informazioa (4,39), bisitak egiteko aukera (4,30), eta eguneko eta atseden hartzeko zentroetara joa teko garraio-zerbitzua (4,32).

Horrez gain, instalazioen egoera eta garbitasuna aintzat hartu dituzte (4,29), eta beren senidearen nahiak eta lehentasunak kontuan hartzea ere bai (4,22). Baita lagundutako pisuetan bizi direnek lortzen duten etxeko autonomia-maila (4,20) edo eguneko zentroetan, egoitzetan eta atseden hartzeko zerbitzuetan egiten dituzten jarduerak ere (4,20).

Puntuaziorik txikienak
Gutxien baloratutakoak, nahiz eta 5etik 4 punturekin baino gehiagorekin, zentroetan izaten duten bilerakopuruari buruzko pertzepzioa (4,18), guneen egokitzapena jardueretara (4,13), pertsonarengan oinarritutako plangintzan duten partehartzea (4,08), zentroek antolatzen duten aisialdia (4,07) eta janariarekiko gogobetetzea (4,05).

Ebaluazio kuantitatiboaz gain, inkestak familien iritziak jaso ditu, gure zerbitzuak hobetzeko planetan txertatzeko kontuan hartuko ditugunak.