Fevaseko lantaldeetan parte hartzen dugu

2025/04/30

‘Konektore komunitarioak’ eta ‘Murrizketarik gabe’ pilotajeak, doluan laguntzeko kasu prototipiko bat eta hainbat batzorde esku hartzen dugun ekimenak dira

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Sareko lana funtsezkoa da Fevas Plena Inclusión Euskadiren eta federazioa osatzen dugun erakundeon misiorako, hots, adimen desgaitasuna duten pertsonen eskubideak defendatzeko. Horretarako, hainbat batzorde eta lantaldetan parte hartzen dugu.

Konektore komunitarioak
Adimen desgaitasuna duten pertsonen eta komunitatearen artean loturak sortzea konektore komunitarioetan oinarritutako pilotajearen helburua da, baita pertsona horien partehartze aktiboa sustatzea eta gizartesarea sendotzen laguntzea ere.

Murrizketarik gabe
Beste pilotaje baten bidez, Plena Inclusiónen LiBre tresnarekin, egoera zailei buruzko hausnarketa etikoa sustatu, pertsona bakoitzarekiko errespetua eta haren babesa bermatu, eta ingurune inklusiboago eta seguruagoetarantz aurrera egin nahi da.

Laguntza doluan
Dolu-prozesuetan ikuspegi etikoz laguntzeko kasu prototipoak egoera horiei egokiro aurre egitea ahalbidetzen duten orientazio-irizpideak nola garatu erabakitzeko gogoetan sakontzen du.

Lan-batzordeak
Bestalde, etxebizitza, eguneko arreta eta autokudeaketako batzordeetan nork bere esperientziak kontatzen eta besteenak entzuten ditu, eta, horrela, ezagutza areagotzen da, erakunde parte-hartzaileon kasu praktikoak denok batera aztertuz.