Autogestio Taldeek irisgarritasun kognitibo handiagoa eskatu dute

2023/11/22

Adimen desgaitasuna duten 80 pertsonak hainbat arlotarako hobekuntzak proposatu dituzte, hala nola lan-esparrurako, osasungintzarako, aisialdirako eta kulturarako

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aurten, Fevaseko Autogestio Taldeen 16. Topaketa antolatu dugu, Apdema, Atzegi, Gaude eta Gorabideko adimen desgaitasuna duten pertsonei eztabaida eta hausnarketarako gunea eskaintzeko. ‘Jar iezadazu erraz, uler dezadan’ izenburupean, 80 lagunek baino gehiagok irisgarritasun kognitiboa areagotzeko proposamenak jorratu zituzten, denak ere lan-esparru, osasungintza, bizimodu independente, aisialdi, kultura, administrazio, merkataritza edo garraio publikoari begirakoak.

Ekitaldiaren hasieran, Valeria García-Landartek, Fevaseko zuzendaria, “mundua aldatzeko duzuen gaitasuna aitortu†nahi izan zuen, eta “lan egiten eta aldarrikatzen jarraitzera animatuâ€. Bestalde, Susana Gorbeñak, Gorabideko presidentea, nabarmendu zuenez, “ikuspegi paregabe eta baliotsua eskaintzen duzue, gure lana aberasten duena eta zuentzako etorkizun hoberantz egiten laguntzen digunaâ€.

Horrez gain, Montse Fernándezek (Gorabide), Carlos Alonsok (Gaude) eta Carlos Ruedak (Apdema) beren esperientziak azaldu zituzten. Eta Goretti Soroa EHUko ikertzaileak hiri-irisgarritasun eta hiri-mugikortasunari buruzko azterlan bat aurkeztu zuen.

Proposamenak
Eztabaida-taldeetan egindako lanetik proposamenak sortu ziren, behin sistematizatutakoan erakunde guztiei ezagutaraziko zaizkienak irisgarritasun kognitiboaren alorrean egin ditzaketen ekintzak bideratzen laguntzeko.