Gainditu egin dugu eskatzen duten gardentasun maila

2017/03/15

Diputazioaren gidaren arabera ebaluatu gaituztenean, argi geratu da Foru Araudia betetzen dugula eta gainditu egiten dugula funtzio, kudeaketa eta datu ekonomikoei buruzko informazioan

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Diputazioak Gardentasunari buruzko Foru Arauaren gaineko informazio jardunaldian emandako aginduen ondoren, araudia betetzen dugula ikuskatzen duenak adostasun txosten bat egin du eta, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako betebeharrak betetzeko gidaren eta txosten ereduaren arabera, erakusten du Gorabiden gainditu egiten dugula eskatzen den gardentasun maila.

Gardentasuna eta informazio instituzionala, ekonomikoa eta finantzarioa eta kudeaketa publikokoa eskuratzeko sarbideari buruz Bizkaiko Batzar Nagusiek ezarritako eskakizun zorrotzak hitzez-hitz betetzeaz gain, gure elkartea Foru Araudian ezarritakotik harago doa eta informazio zehatza eta eskuragarria ematen du gure webeko atal berezi batean (gorabide.com/transparencia).

Eskatutakotik harago

Diputazioarekin egindako kontratu eta hitzarmenei dagokienez, helburu, iraupen eta kopuruari buruzko informaziorako sarbidea errazten dugu, Aldundiaren iritziz nahikoa denean euren gardentasun webeko kontratu edo hitzarmenen atalean esteka bat txertatzea.Informazio ekonomiko eta finantzarioari dagokionez, itxitako ekitaldiaren auditoretza txosten osoa eta urte honetako aurrekontua argitaratu ditugu, nahiz eta diru-sarrerak guztira jartzea baino ez den eskatzen. Erakundearen funtzioen deskripzioari dagokionez, hainbat informazio osagarri eman dugu.