Gorabidek 1991n sustatutako Futubide Fundazioa tutoretza-fundazioak emandako informazioa
Duela gutxi, aldatu egin dira legeria zibila eta prozesala, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko. Horren ondorioz, erabakiak hartzeko orduan ordezpena nagusitzen den eredu batetik pertsonaren borondatearen eta lehentasunen errespetuan oinarritutako beste eredu batera igaro gara, zeinean, arau orokor gisa, pertsona bera arduratuko baita bere erabakiak hartzeaz. Legezko ezgaitzearen tokian, erabakiak hartzeko laguntzak ematen dira, eta tutoretza adingabeentzat bakarrik gordetzen da.
Horrek erronka bikoitza dakar Futubiderentzat. Lehenbizikoa, kanpora begira, erreformak ingurunea aldatzearekin eta gizarte-pentsamoldea eraldatzearekin batera joan behar baitu orpoz orpo. Eta bestea, berriz, barrura begira, gure lan egiteko moduak araudi berrira egokituz. Horretaz gainera, aurreko epai guztiak berehala berrikusteko helburua dugu, eredu berrira egokitzeko.
Eguneratzeko eta hobetzeko bidea
Etorkizunera begira, aldizkako berrikuspenak planteatzen dira, egungo kontu-ematetik eta urteko txostenetik harago. Eta hor garrantzi berezia hartzen du gure profesionalen lanak, laguntza-neurri egokienak aholkatzeko, gure elkarteak eta fundazioak Justizia Administrazioaren laguntzaile gisa jardutera igarotzen direnean.
Guzti horrekin, Futubidek eguneratzeko eta hobetzeko ilusiozko bideari ekingo dio, eta berritu egingo dugu desgaitasuna duten pertsonen eskubideen defentsarekin dugun konpromisoa.