Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak gure elkarteak 60 urte hauetan egindako lan soziala eskertu du
Bizkaiko Batzar Nagusiek omenaldia egin deutsee Gernikako Batzar Etxean Gorabide osatzen daben familia, erabiltzaile, profesional eta boluntario guztiei, alkartearen hirurogeigarren urteurrena dala-eta. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria eta Mahaiko ordezkariak izan dira Batzar Nagusien egoitzan egindako aintzatespen ekitaldian. Bertan, kolektibo horretako berrogeta hamar bat kide be egon dira, Susana Gorbeña Etxebarria presidentea buru zala. “Mende erdi baino gehiagoko bizitzan, Gorabide funtsezko erakundea izan da adimen desgaitasuna daben personen eskubideak defendiduteko, eta kolektibo horren ahalduntzea lortu dau. Irmotasunez eta denpora guztian lan eginez lortu dozue kontzientzia publikoa biztea adimen-desgaitasuna daben pertsonen bizitzari eta familia- eta lan-arazoei buruz†eta horregaz, “garrantzi handiko aldaketa sozialak†lortu dirala azpimarratu dau Otaduik, eta “lanean jarraitzera adimen-desgaitasuna daben pertsonak guztiz gizarteratu daitezan†animau ditu alkarte horren inguruan dagozan persona guztiak.
Bere aldetik, gure presidenteak, Bizkaiko parlamentuak emondako harreraren ostean “bihotz-bihotzez†eskertuta, Gorabideren eta lurraldearen artean dagoan lotura “sendoa†gogorarazo dau. “Izan be, familien alkarte aitzindaria gara lurraldeko adimen-desgaitasunaren mobimenduan. 4.900 familia erabiltzaile, 465 profesional eta 270 boluntario baino gehiagogaz, adimen desgaitasuna daben personen bizi-kalitatea hobetzen eta persona horreek guztiz gizarteratzen laguntzen saiatzen garaâ€, esan dau. Alkartearen helburuen artean “adimen-desgaitasuna daben personek egin leikien ekarpen guztiari balioa emotea dago, gizarte hobe, bidezkoago eta solidarioagorantz eboluzionetako, etorkizuneko Bizkaia eregiteko eta sendotzeko hain beharrezkoak eta ezinbestekoak diran balioak finkatuz, horreen artean aniztasuna, enpatia, ekidadea eta inklusino osoaâ€.
Eta beste alde batetik, Itxaso Ormaza, adimen desgaitasuna duten pertsonen izenean, eskertuta agertu da bizkaitar guztien etxean egin jaken harrerea dala-eta. “Ilusino handia egiten deusku 60. urteurrena ospatzeko hemen egoteak. Eskerrik asko gu hartzeagaitik. Adimen-desgaitasuna dogun personok laguntzak baino ez doguz behar besteen bardinak izatekoâ€, esan dau, eta guztion artean “askoz gizarte hobea lortzen ahalegindu behar garala†azpimarratu dau.
Ekitaldian, Gernikako Juntetxeak gordetzen dituen altxorrak bisitatu dira, Batzar Nagusietako lehendakariak gidatuta: Gernikako Arbola zaharra, berria, Beira Aretoa edo Osoko Bilkuren Aretoa. Azkenik, gure presidenteak, Mariángeles Rebouras eta César Castañedarekin batera, adimen desgaitasuna duten pertsonen ordezkari gisa, foru erakundearen Ohorezko Liburuan sinatu du, eta Foru Parlamentuan dagoen koadro adierazgarri eta garrantzitsuenetako baten kopia jaso du, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentearen eskutik.