Adimen desgaitasuna duten pertsonak esperientziagatik aditu gisa kokatzeko gure lehen programa abiatu genuen 2014. urtean, gizartean aldaketak eragiteko
Conchi Basabek gure Goratu Programa abiatu genuenetik, 2014an, gaur egungo gizarte-eraldaketarako proposamenera, irisgarritasun kognitiborako plana eta oztopo psikosozialei edo jarrera irisgarriei buruzko saioak dakartzan horretara, gertaturiko bilakaera bizi izan du. “Ni, hitzaldiak ematen 10 urte luze daramatzadana, oso pozik nago, aurrerapena izan delako niretzat, baita pertsonala ereâ€, azpimarratu du.
Enara MartÃnez eskoletan gure Goratu Programaren garrari bizirik eusten dioten hezitzaileetako bat da. “Haiei ere beste gauza batzuk kosta dakizkieke. Amaitzen dugunean, musuak eta besarkadak ematen dizkigute, dena… eta hori oso interesgarria da, adi egon direla erakusten duelakoâ€, nabarmendu du.
Zoriontasuna eta harrotasuna
Kepa Oyarzabal Oztopoak Hausten programan “egiten ari naizenagatik zoriontsu eta harro†dago. “Txikitatik orain arte bizi izan ditudan esperientziak kontatzen ditut, gizarteak garen bezala ikus gaitzan: pertsonak. Ikas le batzuk zur eta lur geratzen diraâ€, dio.
Eta Javi Barrutiak esaldi batean laburbiltzen du bere parte-hartzea gizarte-eraldaketarako programetan: “Gutxi batzuk askoren ordezkari garaâ€. Eta irisgarritasun kognitiboaren ebaluatzaile-eginkizunean egiten duen ekarpenari dagokionez, bere iritziz “zenbat eta gehiago ebaluatu hau, hori eta hura, orduan eta gehiago lagunduko diegu atzean dituguneiâ€.