Gorabideko autogestoreek gatazka-erabakiari buruz eztabaidatu zuten

2017/09/25

Ibarreta-Zuloko Egoitzak antolaturik, Autogestoreen Hirugarren Topaketa Gorabideko 2016-2019 Plan Estrategikoa ezagutzeko balio izan zuen

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideko Autogestoreen Hirugarren Topaketa, Artzentales, Basauri, Barakaldo, Bilbo eta Lanestosako autogestoreen taldeak bildu ziren, jardunaldiaren antolatzailea gure Ibarreta-Zuloko Egoitza izan zen. Gai nagusia izan zen etxebizitzetan, egoitzetan eta autogestoreen taldeetan euretan ere pertsonen arteko harremanetan egon daitezkeen zailtasunak konpontzea.

Lan dinamika taldeka garatu zen, harremanetako zailtasunen egoera hipotetikoak proposatu ziren, zelan konpondu eztabaidatzeko. Ondoren, gatazken konponketaren inguruan sortutako irtenbide eta hausnarketa guztiak partekatu zituzten. ‘La furgoneta’ bideoa ere proiektatu zen, Shakirako ‘La bicicleta’ moldaketa Basaurin dugun Arteagoiti Egoitzan egindakoa, eta bertakoek antolatuko dute hurrengo topaketa.

Plan Estrategikoa
Autogestoreen lanaz gain, jardunaldian 2016-2019 aldirako Gorabideren Plan Estrategikoa aurkeztu zen, erraz ulertzeko formatuan. Aurkezlea Mirko Gerolin izan zen, Tekniko eta Sistemen Sailako zuzendaria. Autogestoreek eskertu egin zuten ekintza, izan ere elkarteko estrategiak ezagutzeko duten beharrari erantzuten dio.