Gure familiek jasotako zerbitzuarekin duten asebetetzea handitu egin da

2018/05/02

Egindako zazpigarren inkestan parte-hartzea eta adostasun orokorra hobetu egin dira, eskaintzen ditugun laguntza eta baliabideei dagokienez

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Iaz egindako inkestaren arabera, familiek gure zentro eta zerbitzuekin duten asebetetze orokorra hobetu egin da 2015ean egindako azken neurketaren aldean, eta 5etik 4,30eko puntuazioa lortu du; eta asebetetze orokorraren gaineko galderaren balorazioa 4,36koa izan da. Bestalde, gure baliabideetako alderdi komun guztiek 4tik gorako balorazioak jaso dituzte. Hau da, profesional taldeak familiei emandako arreta (4,40), familiek jasotako informazioa (4,24) eta nahien eta preferentzien iritzia (4,21).

Zerbitzu motaren arabera, inkestak 5etik 4,41eko puntuazioa ematen die zentroei, egoitza, etxebizitza eta eguneko zentroei besteak beste, eta baloratuena profesional taldeak erabiltzaileari emandako arreta izan da (4,55 puntu). Atal honetan, azpimarratzekoa da Etxebizitzen Zerbitzuarekin dagoen asebetetzea, 4,68ko puntuazio orokorrarekin hain zuzen, eta baloratutako itemen herena 5 punturekin baloratuta. Eguneko zentroetan, asebetetze orokorra 4,57koa da, eta baloratuena familiek jasotako arreta da (4,61). Eta egoitzetan, asebetetze orokorra 4,24koa da, eta baloratuena bisitak egiteko erraztasuna da (4,45). Bestalde, Ola Aldi Baterako Egotaldietarako Egoitzarekin dagoen asebetetze orokorra 4,49koa da, eta Asteburuko Arnasaldiko Zerbitzuarena, 4,54koa.

BBK SAIOA GORABIDE
Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuaren kasuan, asebetetze orokorra 5etik 4,29koa da, eta baloratutako alderdi guztiek 4tik gorako puntuazioa dute. Besteak beste, nabarmentzekoak dira jasotako arreta (4,44) eta larrialdietan konponbideak bilatzeko erantzun azkarra (4,40). Azkenik, Astialiko Zerbitzuarekin dagoen asebetetze orokorra 5etik 4,20ra igo da. Eta galderei erantzun dietenek ondoen baloratutako alderdi zehatzak hauek dira: boluntarioek erabiltzaileari emandako arreta (4,43) eta haien harremana boluntarioekin (4,39).

Hobekuntza etengabea
Datu hauek familien erantzunen bitartezjaso ditugu. Haien partehartzea handitu egin da aurreko inkestaren aldean. Horrek gakoak ematen dizkigu gure zerbitzuen kalitatea eta berotasuna hobetzen jarraitu ahal izateko. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu inkestari erantzun dieten familiei, eta gainerakoak animatu nahi ditugu hurrengo galdetegietan parte hartu dezaten.

Boluntarioen gogobetetasuna
Gure boluntarioen kasuan, Gorabiden egindako borondatezko jarduerarekin duten asebetetzemaila 5etik 4,31koa da. Gainera, 4,49 batekin baloratzen dute gure Astialdiko Zerbitzuan sartzean jasotako harrera, eta 4,40 batekin taldeko arduradunarekin duten harremana. Bestalde, haien konpromiso handiagatik eta Gorabiden boluntariotza garatzen jarraitzeko gogoagatik nabarmentzen dira.