Ahaleginduko gara, gainera, elkarteko parte hartzea indartzen, eta profesionalen eta gizarteko boluntarioen garapena sustatzen
Gorabideko 2016-2019 Plan Estrategikoaren elaborazioan, profesionalen, erabiltzaileen, familien eta boluntarioen kontraste taldeen parte hartzea izan dugu, baita kanpoko adituen lankidetza ere. Bertan daude jasota erronka eta helburu nagusienak datozen lau urteetarako.
Adimen desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak ahalduntzeak duen azken helburua da ahalik eta bizi kalitate onena lor dezaten laguntzea. Horretarako, berrikuntza finkatzeko egingo dugu lan, bai pertsonak eta familiak ahalduntzeko, bai irisgarritasun kognitiboari dagokionean edo sortzen diren beharrei erantzuna ematen.
Era berean, 2016-2019 Plan Estrategikoak nahi du elkarte mugimendu zabal, kohesionatu, parte hartzailea eta kide izatearen sentimendua duena izatea, familiek elkartea den modukoa senti dezaten: haien espazioa, modu aktiboan parte hartzeko aukera ematen duena.
Profesionalen garapena
Datozen lau urteetarako faktore garrantzitsuenetakoa Gorabiden lan egiten duten pertsonen garapenarekin jarraitzea da, elkartearen balio, helburu eta xedeekin duten lotura sustatzeko, horrela kalitatez eta hurbiltasunez eskainiko dituzte erabiltzaileek behar dituzten laguntzak, eta, aldi berean, profesional modura garatuko dira.
Konpromiso soziala
Plan estrategiko berriak Gorabideren gizartearekiko konpromisoa eta eragin soziala mantentzea eta sustatzea ere nahi du. Batetik, adimen desgaitasuna duten pertsonen parte hartzearen bidez, eta, bestetik, gizarteko boluntariotzaren bidez, arlo guztietan, balio etiko eta solidarioak hedatuz, eta gure kolektiboari buruz sor daitezkeen estereotipoak eragotziz. Horretaz gain, erronka hartu dugu sareetan lan egiten jarraitzeko, hirugarren sektorearen garapenean laguntzeko eta erakundeekin ditugun hitzarmenak sendotzeko.
Nolakoak izan nahi dugun
2019ra arte ezarrita ditugun helburuekin, elkarte mugimendu kohesionatu, bikain eta ingurunearekin konprometitua izan nahi dugu, erreferente soziala dena eta teknikoki berritzaile, malgu eta iraunkorra, eta adimen desgaitasuna duten emakume eta gizonen haien familien zerbitzura dagoena. Hori guztia, kolektibo nagusi bi horien orientazio modura eta balio hauek dituztela: profesionaltasuna, lankidetza, aldarrikapena, berdintasuna, azkartasuna, berrikuntza, gardentasuna eta konpromiso etikoa.
Gorabiden pentsatu dugu zer egingo dugun 2019. urtera arte. Lortu nahi dugu adimen desgaitasuna duten pertsonek ahalik eta bizi kalitate onena edukitzea. Gainera ahaleginduko gara familiek elkartea gehiago bizi dezaten. Eta erronka dugu gizartea hobetzeko, ahal dugun neurrian.