Hamabi hilabete “Zurekin”

2021/09/06

Pandemiaren ondorioz mugak izan ditugun arren, gure familiei lagun egiteko programak ia 1.700 plaza izan ditu guztira hainbat ekintzatan

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Pandemiarekin, gure artean jarraitzeko iritsi diren gauzak sortu dira. Eta horixe da gure familiei lagun egiteko Zurekin Programaren kasua; urtebete bete du, covid-19ak zailtasunak sortu dituen arren. Konfinamen duak, pertsonak elkartzeko mugak, edukiera mugatuak… inguruabar horien eta beste batzuen ondorioz, ezinezkoa zen laguntza-taldeekin jarraitzea eta, gainera, agerian uzten zituzten osasun-krisiak eragiten zituen efektu negatiboak eta beharrak.

Horregatik, 2020ko irailean eta urrian, Prestakuntzako eta Familiek Parte Hartzeko Zerbitzuak ehun bat familiari deitu zion telefonoz, haien egunerokotasunaren berri izateko eta ahalik eta laguntza handiena emateko. Horri esker, gure Zurekin Programa osatuko zuten laguntasun-modalitateak definitu ahal izan ziren: banakakoak, kontaktu telefoniko bidezkoak, bideo-deien bidezkoak eta aurrez aurreko jarraipenak, beharrezkoa zenean; eta taldekakoak, saio telematikoekin, tailer monografiko birtualekin, talde txikitan eta ‘udako pilulak’.

Ia 1.700 plaza
Laguntasuna emateko formatu horietan guztietan, 1.695 plaza egon da guztira; horietatik 1.465 taldetan, eta 230 banaka. Eta formatuari dagokionez, telematikoak izan dira 1.588, eta aurrez aurrekoak 107. Parte-hartze indizeak eta izena eman duten familien balorazio subjektiboak kon- tuan izanda, Zurekin Programaren esperientziak formatu telematikoarekin jarraitzeko aukera kontuan hartzera eraman gaitu, gure Familien Prestakuntza eta Partaidetza Zerbitzuaren aurrez aurreko jarduerekin ere jarraitu arren.

Erantzun malgua eta arina
Zurekin Programaren proposamenen dibertsifikazioari esker, familiek eskatutako beharren eta laguntzamailen mapa anitzari malgutasunez eta azkar erantzuteko aukera izaten ari gara. Modulatzen doan formatua da, gainera, familiekiko egunez eguneko harremanean oinarrituta; eta aldakorrak diren inguruabarrei aurre egiteko ekintza berriak gehitzen joateko aukera ematen du. Beraz, elkartearen jarduera eta gure familienganako laguntza-dinamikak areagotzeko osagarri ezin hobea izatera irits daiteke.

SMS bidezko komunikazioak
Mugikorreko mezuak (sms) dira Zurekin Programa familiei intereseko edukiak eta informazioa helarazteko erabiltzen ari den komunikazio-bideetako bat. ‘Udako pilulak’ ekintza aitzindarietako bat dira informazioa transmititzeko smsen erabileran; familia ugarirengana iristeko aukera ematen du. Eta gure Familien Prestakuntza eta Partaidetza Zerbitzuak komunikazio-modalitate horrekin jarraituko du, informazio eskuragarri, argi eta zehatza garaiz emateko, eta familiak hori erabiltzera gonbidatzen ditu.