Gure etengabe hobetzeko estrategiaren barruan, hamargarren inkesta egingo diegu familiei, eskaintzen ditugun laguntzei dagokienez haien asebetetze-maila ezagutzeko. Harrera, informazioa, arreta, jarduerak, instalazioak eta gaitasun profesionala neurtuko ditugu. Autonomia-maila, nahiak eta lehentasunak aintzat hartzea, eta partaidetzako aukerak ere ebaluatuko ditugu.
Informazio horrek guztiak, EDE Fundazioak konfidentzialtasunez kudeatuak, gure plangintzan txerta ditzakegun hobekuntzez jabetzea ahalbidetuko digu.
Galdetegi elektronikoak
Datuak galdetegi elektroniko laburren bidez jasoko dira. Datozen hilabeteetan, familiek mugikorrean estekak jasoko dituzte hiru formulario berariazkoetan sartzeko: BBK SAIOA GORABIDEkoa(lehengoa), egoitzak, etxebizitzak eta eguneko zentroetakoa (bigarrena), eta aisia eta astialdiakoa (hirugarrena).