Haur-gazteentzako Orientazio Zerbitzu berria

2018/05/17

Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua adimen desgaitasuna duten adingabeek 0 eta 16 urte bitarteko garapenerako laguntza egokia izateko zerbitzu bat garatzen du

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure familiek babes handiagoa eskatzen digute adimen desgaitasuna duten pertsonentzat, jaiotzaren unetik adinez nagusiak izan arte. Horri erantzuna emateko asmoz, gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua Haur-gazteentzako Orientazio Zerbitzu bat garatzen hasi da. Gorabideko bakoitzaren erreferentziazko gizarte langilearen bidez erabil daiteke zerbitzu hori. Helburua zera da, familiei aholkularitza ematea, adimen desgaitasuna duten adingabeek 0 eta 16 urte bitarteko garapenerako laguntza egokia izateko. Bereziki, etapa batetik besterako trantsizio aldi konplexuetan, sortzen diren eskaera eta jarrera aldaketen aurrean.

Gainera, zerbitzu horren asmoa familientzako diziplina anitzeko erreferente bat izatea ere bada, aldian-aldian bertaratu eta erabiltzaileen bilakaeraren inguruan hitz egin eta jasotzen dituen laguntzen egokitasuna baloratzeko. Horretarako, zerbitzu zabal bat eskainiko da: diagnostikoa; espezialistengana bideratzeko aukera; aitorpen ofizialak, prestazioak eta baliabide ekonomiko eta materialak jasotzeko laguntzak; zerbitzuen eskaerak kudeatzeko orientazioa; diagnostiko, balorazio, tratamendu eta jarraipen psikologikoa; elkarbizitzaren zailtasunen aurrean laguntza ematea; hasierako balorazio psikiatrikoa eta espezialistarengana bideratzea; hezkuntza arloko inklusio-prozesuan laguntza ematea; eta familia prestakuntza.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86