“Heriotza eta biziraupen” kontribuzio-mailako pentsioak (Gizarte Segurantza)

2017/12/15

Pentsio horiek jaso ahal izateko, hildakoak baldintza batzuk bete behar ditu Gizarte Segurantzan edo kotizaziorik gabeko pentsioa jasotzen duen pentsioduna izan, heriotzaren unean.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Zurztasun pentsioa
Hildakoaren seme-alabek dute eskubidea, baldin eta heriotzako unean, 21 urtetik beherakoak badira edo nagusiak izanik lanerako ezintasuna badute. Lanerako gaitasuna Gizarte Segurantzak erabakiko du, pentsioa eskatzerakoan egiten den mediku azterketaren bidez. Amak eta aitak eragindako zurztasun pentsioak bateragarriak dira euren artean, laneko edozein errentarekin ere bateragarri egin litezke, baita seme edo alabagatiko familia prestazioarekin ere.

Alarguntasun pentsioa
Hildakoarekin ezkonduta egon direnek eska dezakete. Berriro ezkondu ez diren banandutakoek edo dibortziatuek, ezkontza baliogabetzat joa badute, eta heriotzako unean izatezko bikotekide izan direnek, gainera Gizarte Segurantzako Legean araututako beste baldintza batzuk ere bete beharko dituzte.

Senideen aldeko prestazioa
12 hilabeteko eperako ematen da, eta hildakoarekin bizi izan diren lehen eta bigarren graduko senideek eskatu ahal izango dute, haren kontura bizi izan badira heriotzaren aurreko bi urteetan, baldin eta euren diru sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldataren parekoak edo txikiagoak ez badira.

Senideen aldeko
pentsioa Aurreko prestazioko baldintza guztiak ez ezik, onuradunak adinaren baldintzak edota Gizarte Segurantzako Legean arau – tutako lanerako ezintasuna izan beharko ditu.

 

BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86