Urtarrilaren 18an, Edurne Elorriaga Zugazaga hil zen, bermeotar jatorra, solidarioa, inkonformista, idealista eta saiatua. Gizarte langile modura hasi zen lanean
1977an, gaur egun Gora bi de denean, eta Lantegi Batuak taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta beti eraman du bihotzean proiektu sozial, bital eta enpresariala, 1983an sortu zenetik.
Jendartea aldatzearekin egin zuen amets, baina ez zitzaion gustatzen utopian geratzea. Ameslari handia zen, indarra eta gaitasuna izan zuen pertsona eta borondate asko eramateko berak bidezkotzat zuen arlora. Gaur egun haren legatua naturaltasun osoz ikus daiteke Bizkaiko edozein herritan, batez ere bere herrian.Gaur egun geuretzat ditugun aurrerapen asko, gure gizartea beste ezerk baino hobeto lotzen duten elementuak, Bizkaian adimen desgaitasuna dutenen inklusio soziala eta laborala aldarrikatzen dutenak, bere ikuspena eta ekinari esker dira.
Ez da txikia bizitzatik nabarmendu gabe pasatu nahi zuenak utzitako herentzia, egitea gehiago gustatzen zitzaion agertzea baino, eta bere lagunen konpainian
disfrutatzearekin konformatzen zen, eta dozenaka zituen, laneko arloan, zein lanetik kanpo. Legatua, oroitzapena eta akuilua geratzen zaizkigu, beti gogoraraziko digulako zenbat dagoen egiteko benetako berdintasuna eta inklusioa lortzeko.