Gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuko informazioa
Adimen desgaitasuna duen batek eskola-etapa amaitzen duenean, eguneko baliabideen alternatiba ugari planteatzen dira:
- Prestakuntza-programa espezifikoak.
- Babestutako enplegua eta zentro okupazionalak.
- Eguneko zentroak.
- Aisialdi-baliabideak.
- Ohiko enplegua.
Baliabide bat edo beste aukeratzea desgaitasuna duen pertsonaren konpetentzien araberakoa izango da, baita haren interesen eta egoera pertsonal nahiz sozialaren araberakoa ere. Askotan, bide hori egina egoten da eta ikastetxeak eta Berritzeguneak zerbitzu egokiena zein izan daitekeen bideratuta izaten du. Hala ere, trantsizio-une garrantzitsua da; familia askok zalantzak izaten dituzte eta profesionalen orientazioa behar izaten dute, lehen eskutik ezagutu baliabideak eta abar.
Edozein modutan, pauso horretarako aholkularitza beharko da, eta administrazio-prozesua jarraitu beharko da aurreikusi eta garaiz egin behar diren desgaitasun-ziurtagiria, mendekotasunaren balorazioa eta eguneko baliabidearen eskaera dagokienez.
Mendekotasuna balorazioaren garrantzia
Adimen desgaitasuna duten pertsona guztientzat (edozein izanik ere desgaitasun maila edo erabiltzen ari den baliabidea, ohiko enplegua dutenak barne), ezinbestekoa da mendekotasuna baloratuta izatea, adimen-desgaitasuneko zerbitzu espezifikoetara nahiz adin nagusikoen eta/edo mendekoen zerbitzuetara sarbidea izan ahal izateko, hala nola prestazio ekonomikoak, etxebizitzak eta egoitzak (iraunkorrak eta aldi baterakoak), eguneko zentroak, etxeko laguntza-zerbitzua, Gizatek eta abar.
Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86