Hirugarren sektore sozialeko lehen entitatea gara Urrezko A lortzen

2016/12/13

Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuari ematen dion urrezko saria lortu dugu, Euskalitek egindako kanpo-ebaluazioa eginda, estrategia, bezero, profesional, elkarte eta berrikuntzari dagokion arloan. Sari horrek “kudeaketan aurreratuenak diren erakundeak identifikatzen ditu eta publikoki aitortzen du haien ahaleginaâ€, Euskalitek dioenez.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Bikaintasunaren Konpromiso Diploma (2011) eta Kudeaketa Arreratuaren Zillarrezko Q (2012) lortu ondoren, hirugarren sektoreko lehenengo elkartea gara Eusko Jaurlaritzak Euskaliten bidez ematen duen Kudeaketa Aurreratuaren Urrezko A lortzen. Estatus hori lortzeko, Euskaliteko Ebaluazio taldearen kanpo-ebaluazio zorrotza gainditu dugu, eta elkartearekin lotutako 85 pertsonak hartu dute parte: profesionalak, erabiltzaileak, familiak, boluntarioak, erakunde aliatuak eta hornitzaileak.

Gorabideko Reyes Barranco erabiltzaileak jaso zuen saria, Beatriz Artolazabal Gizarte Politiketako sailburuaren eskutik. Publikoaren artean, elkarteko kolektibo guztietako 50 ordezkari egon ziren lagun egiten.