Gure erabiltzaileetako hiru Houstonera bidali dira Athleticekin, Genuine World Cup txapelketaren lehen edizioan parte hartzeko
Bittor Iturburu, Edgar Encinas eta Evelio Gutiérrez Athleticeko Genuine taldea osatzen duten gure Aisialdi eta Astialdi taldeetako zazpi lagunetatik hiru dira. Eta Houstonen Genuine World Cup txapelketan parte hartzeko aukeratuak izan ziren. Uztailaren 30etik abuztuaren 4ra han egon ziren eta, txapelketan parte hartzeaz gain, Nasa eta Natur Zientzien Museoa bisitatu zuten. Baita ere Astros eta Patriots taldeen arteko beisbolpartida bat, eta Miamiko Inter eta Mexikoko Tigreak taldeen arteko futbol-lagunarteko bat ikusi.
“Hegazkineko bidaia luzea izan zen, baina oso ondo egon zen”, diote hirurek. Egin zuten guztiaren artean, “Nasara joatea gustatu zitzaidan gehien”, gogoratu du Edgarrek. “Niretzat, beste herrialdeetako taldeekin jokatzea izan zen onena; elkarri ulertzen genion, nahiz eta ez hitz egin hizkuntza bera”, nabarmendu du Eveliok. Eta Bittorrek, berriz, elkarbizitza aipatu nahi izan du: “Asko gustatu zitzaidan talde osoarekin han egotea; partidak, egin genituen jokoak eta jarduerak…”.
Evelioren iritziz, “esperientzia bikaina” izan da. Bittorri “leku gehiagotara joan ahal izatea” gustatuko litzaioke. “Houstonera, Miamira edo edonora”, dio Edgarrek irrikaz.