Erakunde iberoamerikarrekin lankidetza

2022/12/13

Irisgarritasun kognitiboari buruzko prestakuntza, ahalduntzearen gaineko web-mintegia eta bisitan etorri ziren adimen desgaitasuna duten pertsonekin esperientziak partekatzea

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail
Compartimos experiencias con 15 personas con discapacidad intelectual venidas desde Colombia

Beste herrialde batzuekin dugun elkarlaneko konpromisoaren esparruan, erakunde iberoamerikarrekin lankidetzak definitu ditugu, esperientziak eta ezagutza trukatzeko sareak sortu nahi baititugu.

Best Buddies Colombia erakundean irisgarritasun kognitiboari buruzko tre bakuntza irakatsi dugu Cali, Medellín eta Bogotáko 60 profesional baino gehiagorentzat. Conchi Basabe gure elkarteko bazkide, trebatzaile eta boluntarioak, esperientzian oinarrituta, aditu-ikuspegitik azaldu zuen zer behar duten adimen desgaitasuna duten pertsonek inguruan dutena hobeto ulertzeko.

Era berean, ‘Ahalduntzeko ahotsak’ web-mintegia antolatu genuen. Honako erakunde hauetako adimen desgaitasuna duten pertsonak eta haien senitartekoak elkarrizketatu genituen: Mexikoko Radioasta taldea, Kolonbiako Instituto Colombiano de Análisis Conductual Aplicado eta Unicornio Fundazioa, Txileko Aspade elkartea eta Argentinako Taller de Pipe eta Discar Fundazioa.

Kolonbiatik bisita
Gainera, Kolonbiako Salazar eta Herrera Unibertsitatearen laguntzaz, adimen desgaitasuna duten 15 pertsona hartu ditugu gizarteratzeko, laneratzeko, hezkuntzan eta kulturan txertatzeko Bizkaiko baliabideak ezagutu ditzaten, gure autokudeaketataldeak, Lantegi Batuak, Deustuko Unibertsitatea, Itsasmuseum eta Guggenheim Museoa bisitatuz.