Ibilgailu bat erosteko abantaila fiskalak

2022/01/18

Gure BBK SAIOA GORABIDE zerbitzuko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Matrikulazio Zergaren salbuespena:
%33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten pertsonen izenean dauden ibilgailuen lehen matrikulaziorako. Neurri hori berriz ere baliatzeko, lau urte igaro behar dira, gutxienez, ibilgailuak erabateko hondamena jasan duen kasuetan izan ezik. Salbuespen hori baliatzeko, egiaztatu egin behar da ibilgailu hori desgaitasuna duen pertsonaren ohiko ibilgailua dela.

BEZ murriztua ibilgailuak erosi eta egokitzeko:
BEZren % 4a aplikatuko zaie ibilgailu berrien erosketan, honakoei: aurreko puntuan aipatutako baldintzez gain, desgaitasunaren ziurtagiriaren mugikortasunari dagokion atalean A, B, C letrak dauzkatenak, edo 7 puntu baino gehiago, edo desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela dutenak, edo itsutasuna edo ikusmen-maila baxua, Once erakundeak egiaztatuta. BEZ murriztu hori eskatu ahal izateko, desgaitasuna duen pertsonak ezin du inolako beste ibilgailurik eduki bere izenean. Eta lau urte baino lehen ibilgailua saltzen badu, erosketaren unean ordaindu ez zuen BEZaren portzentajea ordaindu beharko du.

Zirkulazio Zergaren salbuespena:
Desgaitasuna duten pertsonen erabilera hutsera bideratutako eta haien izenean matrikulatutako ibilgailuei aplikatzen zaie, 14 zaldi fiskal baino gutxiago badituzte, betiere. Ibilgailu egokituetan, ez da kontuan hartzen potentzia fiskala. Salbuespen hori ezin zaio ibilgailu bati baino gehiagori aplikatu aldi berean. %65eko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten pertsonek baliatu dezakete, edo %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa baina %65etik beherakoa egiaztatuta izanik, mugikortasunaren atalean A, B, C letrak edo 7 puntu baino gehiago dauzkatenak, edo desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela dutenak. Dagokion udalean eskatu behar da. Udalak dauka eskumena onura horien inguruko hobekuntzak udal ordenantzetan sartzeko.

 


Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86