Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa
Matrikulazio-zergaren salbuespena:
%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonen izenean dauden ibilgailuak lehen aldiz matrikulatzeko. Neurri honetaz berriz baliatu ahal izateko, lau urte igaro behar dira, gutxienez, salbu eta ibilgailuaren erabateko hondamena gertatzen bada. Ibilgailua desgaitasuna duen pertsonaren ohiko garraioa dela egiaztatu behar da, pertsona kide den elkartearen ziurtagiri bidez.
BEZ murriztua ibilgailuak erosteko eta egokitzeko:
Ibilgailu berrien erosketan BEZaren %4 aplikatuko zaie, aurreko puntuko baldintzak betetzeaz gain, beren desgaitasun-ziurtagiriko mugikortasun-atala A, B, C letrekin edo 7 punturekin edo gehiagorekin baloratuta dutenei (888/2022 Errege Dekretuko baremo berriaren osteko desgaitasun-balorazioetarako, 25 puntu dira mugikortasunean) edo desgaitasuna duten pertsonentzako aparkaleku-txartela dutenei edo Oncek egiaztatutako itsutasuna edo ikusmen urria dutenei. BEZ murriztu hau eskatzeko, desgaitasuna duen pertsonak ezin du bere izenean beste ibilgailurik eduki. Eta ibilgailua lau urte igaro baino lehen saltzen badu, erosi zuenean ordaindu beharreko BEZaren ehunekoa ordaindu beharko du.
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespena:
Besgaitasuna duten pertsonek bakarrik erabiltzeko ibilgailuei aplikatzen zaie, beren izenean matrikulatuta egonez eta 14 zaldi fiskaletik beherako potentzia edukiz gero. Ibilgailu egokituetarako, poten tzia fiskala ez da kontuan hartzen. Salbuespen hau aitortutako desgaitasun-gradua %65ekoa edo handiagoa duten pertsonek balia dezakete, edo %33koa edo handiagoa dutenek eta, gainera, aurreko paragrafoan aipatu mugikortasun-balorazioari dagokionez baldin tza berak betetzen dituztenek. Eskaera dagokion udalean egin behar da, erakunde horrek baitu onura hauen hobekuntzak bere ordenantzetan jasotzeko eskumena, eta ezin zaio ibilgailu bati baino gehiagori aldi berean aplikatu.
Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86