Gure Isasti Egoitzan bizi diren pertsonek, zentroko lantaldearekin batera, Aemetentzako sekuentzia meteorologiko oso bat erregistratzeko helburua betetzen laguntzen dute

“Euskadin Aemeteko ordezkariak sekuentzia meteorologiko bat gutxienez erregistratzera animatu gintuen. 30 urte direla esan zigun, eta denbora horretan tresna ia berdinekin eskuratutako datu meteorologikoak izateak eskualde baterako duen balio aparta azaldu zigun”. Horrela gogoratzen dute Lanestosako gure Isasti Egoitzako lagunek “zerbait garrantzitsua” egiteko ilusioa sortu zitzaien unea.
Oraingoz, epe horren laurdena gainditu dute, 2017an Estatuko Meteorologia Agentziarekin (Aemet) elkarlanean hasi zirenetik.
Talde-lana
Hau talde-lana da, bakoitzak bere interesen eta aukeren arabera laguntzen duena. Pedro goizeko 07:30ean hasten da, eta ihintza edo antzigarra izan den erregistratzen du. Amanciok, Belének, Conchik, Gonzalok, Luisek eta Lupik estazio meteorologikoko eta lorategian dagoen plubiometroko datuak jasotzen dituzte.
Santiagok informazio hori guztia ordenagailuan jaso eta Udalera bidaltzen du, bere Facebooken argitara dezan. Eta Luisek eta Conchik, berriz, Lanestosako hainbat tokitan eskegitzen dute.
Helburua: 2047
Apaltasunez, irmotasunez eta iraunkortasunez, eta ekarpen zientifiko eta sozial baliotsua egiten ari diren sentsazioarekin, buru-belarri jarraitzen dute beren aletxoa jartzen, 2047. urtean helburua bete ahal izateko.