Ingurumen-ikerketako programa batean lagundu dugu

2024/06/17

18 erabiltzailek, 6 boluntariok eta profesional batek gure kostaldeko biodibertsitate mikroskopikoari buruzko herritarren zientzian oinarritutako ekimen batean parte hartu dute

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

‘Adi! Ez nazazu zapaldu!’ EHUko Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroaren programa da, herritarren partaide tzan oinarritua, eta gure elkarteko bi erabiltzaile-taldek bertan parte hartu dute. Ekimenaren xedea da gure hondartzetako biodibertsitate mikroskopikoaren eta mikroplastikoek dakarten mehatxuaren garrantziaz kontzientziatzea.

Gure asteazkenetako Gazteguneko hamaika erabiltzailek, Aisia eta Astialdiko bost boluntario eta arduradun batekin, laginketa egiteko beharrezko tresnak eraiki zituzten jasotako jarraibide eta materialekin. Eta talde berak laginak hartu zituen Areetako hondartzan.

Ondoren, Hogeitako Bilbao taldeko beste zazpi lagunek, boluntario batekin eta laguntzako profesionalarekin, aztertu beharreko laginak prestatu eta hautatu zituzten. Eta, berriro, Gazteguneko taldea Plentziako Itsas Estaziora joan zen jasotako laginak mikroskopioarekin azter tzeko.

“Zientzialariak egun batezâ€
“Gozamena izan da egun batez zientzialari sentitzea; izugarri gustatu zaigu hondartzan laginak jasotzea, prestatzea eta aztertzea†adierazi dute esperientzian parte hartu duten pertsonek. “Harean dagoen zomorro-piloak txundituta utzi gaitu. Eta nola mugitzen ziren mikroskopioan!†nabarmendu dute.

Herritarren ikerketa horren emaitzek Plentziako Itsas Estazioaren datu-baseak elikatzeko balio izan dute, eta Bizkaia Aretoan antolatutako erakusketa batean eta BBK Aretoan egindako Ozeanoen Nazioarteko Egunean partekatu dira.