Jasotzen dugun arreta goiztiarrak haurrari ez ezik, familiari ere laguntzen dio

2016/04/25

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Arreta Goiztiarreko Zerbitzua erabiltzen duen familia batek deskribatuko ditu haurrentzako terapia hutsa baino gehiago den laguntzaren gakoak

Xabierrek 5 urte ditu eta Gorabideko arreta goiztiarrera joaten da, orain dela hiru urte baino lehentxoagotik. Baina ez bera bakarrik, bere aita, Txus, eta bere ama, Maitane, ere bai. Familiarentzako tratamendua, aholkularitza eta orientazioa eskaintzen dugulako, hiru arlo hauek kontuan izanik: psikologikoa, fisioterapeutikoa eta gizartekoa.

Txusek dioenez, haur tratamenduaz gain “informazio asko ematen zaie gurasoei, izan beharreko jokabideari, terapiari eta haurrari buruzâ€. “Ez dut zalantzan jartzen umearekin egiten duzuen terapia, jakina laguntzen diola, baina uste dut guri gehiago laguntzen diguzuela. Gurasoentzako arreta ere bada†azpimarratu du Maitanek.

Babes horretaz gain, Maitanek bestelako laguntza ere balioesten du “umearekin tratua duten beste pertsonekin koordinatzerakoan: bai ikastetxean, bai medikuekin…â€. “Eta jarraibideak zehazterakoan,  aurreikusiz une bakoitzean zer beharko duen”, gehitu du Txusek. “Izan ere bueltak emanda, ondorioetara heltzen zara. Baina, heldu arte, hainbeste denbora pasatu ahal da, azkenean…â€, azaldu du Maitanek.

“Zorionez, esku onetan gaude. Bakarrik, egitea lortu bagenu, askoz gehiago kostatuko zitzaigunâ€, esan dute.