Kirol berriak ezagutzen ditugu

2025/03/19

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Jarduera fisikoaren praktika osasungarria eta kirol berriak ezagutzeko motibazioa uztartzen dituen Kirol-bide programa jarri dugu martxan, Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean. Helduen eta gazteen talde banak hainbat kirol-modalitate praktikatzen hasteko jardunaldi batean parte hartzen dute, hilero, larunbat edo igande goizean.

Eskubaloia, mahai-tenisa…
Jarduerak kirol bakoitzeko espezialistek dinamizatzen dituzte, gure boluntarioen laguntza eta parte-hartzearekin. Urtarrilean, eskubaloian aritu ziren; otsailean, esku-pilotan eta herri-kiroletan; eta, martxoan, mahai-tenisean. Saio bakoitzaren ondoren, pintxo bat janez indarberritzen dira!

 

 

Errugbi inklusiboa Durangon

Beste aldez, Durango Rugby Taldeak errugbi inklusiboko talde bat sortu du, astean behin, ostiraletan, Arripau suetako zelaian entrenatzen dena, 19:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago:
tiempolibre@gorabide.com
94 443 12 10 telefonoa