Bizkaiko kirol-federazioekin elkarlanean, gure Aisialdi eta Astialdiko taldeetako erabiltzaileei jarduerak eskaintzen dizkiegu
Hainbat kirol-federaziorekin sortzen ari garen lankidetza-sareei esker, gure Aisialdi eta Astialdiko taldeetako erabiltzaileek arraun inklusiboko tailer batean eta herri-kirolen topaketa batean parte hartu dute.
Bigarren urtez jarraian, kirol anitzeko taldeko hamabi erabiltzaile eta bi boluntario Bizkaiko Arraun Federakuntzaren Arraun Eskola Inklusiboan izan dira. Gimnasioko aparatuetan eta Itsasadarrean arraunean hasteko traineruan egindako entrenamenduen bidez, kirolaz gozatu eta arraunak esfortzu fisiko ikaragarria eskatzen duela egiaztatu dute.
Gainera, Nerabe klubeko 20 erabiltzailek eta lau boluntariok Herri Kirol Topaketan parte hartu dute, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak eta Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak antolatuta. Euskal kirol tradizionalera hurbiltzeko jardunaldi dibertigarria izan da, non sokatiran, txinga-lasterketan, artaburu-bilketan, ingude-altxaketan, zaku-lasterketetan eta gurdi-altxaketan aritu diren.